XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antola

7. Bitariko lagunak Euskaltzaindia osotuko dute; edo zertarakoak edo euskaltzaiñak, eta zerbaiterakoak, edo urgazleak.

Euskaltzaiñak eskubide orotaz, urgazleak urriagotaz euskaltzaingoan ari izatekoak.

Amabi euskaltzain ta zortzi urgazle bederen, beti izan bearr dira, yayotzez ta izkuntzaz euskaldunak oro.

Baña urgazle kopuruari beste lagun batzu ere, erdaldunak izan arren, geitu datzazkioke, dedurako ala lanerako egokiak izatekotan.

8. Euskaltzaiñen eginbearrak dira: 1ª. Euskaltzaindiak egotziko lieken lanbidez ta beren gogarako idazkiz Bazkunaren elburura leyatzea; 2ª. beren iritzia azaltzen eta autarrkia ematen, batzarretan aurrki izatea.

9. Urgazleak Euskaltzaindiari arrunteko naiz bereziko oarr, txosten ta ikerrlanak bidali bearr dizkiote; ta, buruzagiaren bayetzaz, batzarretan esku arrtu dezakete, iritzia azaltzen autarkirik gabe.

10. Euskaltzaindiak buruzagi, gutuntzain, idazlari ta diruzaiña dauzkake, euskaltzaiñak oro, ta euskaltzain geyentsuen autarrkiz artarakoak.

11. Buruzagiari, edo euskaltzainburuari dagokio: Batzarretako maipurua.